TXOTX


TXOTX DENBORALDIA

Gure sagardotegiak urtarrilaren erdialdetik maiatz hasierara bitarte irekitzen ditu ateak, bezero guztiak uzta berria eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzera etor daitezen.
Urdaira Sagardotegian oso leial eusten diegu tradizioei, baina etengabe geure burua berritzen saiatzen gara, gure etxeko zerbitzua ahalik eta onena izan dadin.

Horren ondorioz, bezeroak hala eskatzen duenean, bestelako jakiak ere gehitzen ditugu gure eskaintzan.
Hala, gure bezeroek, txahal saiheskia jan dezakete, esate baterako, aldez aurretik eskaerarik egin gabe.
Aldez aurretik eskatuta, berriz, txangurrua edo bakailaoa saltsan zein patatekin.

Haurrentzat ere, ezin zitekeen bestela izan, badugu plater berezirik: txorizo tortilla, urdaiazpiko kroketak, txuleta meheak eta izozkiak.

Eta guztiaren lagungarri txotx eran dastatutako sagardoa, hitz magikoaren erritmoan tradizioaren funtsari eusteko helburuarekin: TXOOOTX!

Denboraldiaren hasiera: Urtarrilaren 12a.
Denboraldiaren amaiera: Maiatzaren 12a.
Ordutegia: 13:30etatik 18:00ra | 20:00etatik 24:20ra.

SAGARDOTEGIKO MENUA

  • Bakailao tortilla.
  • Bakailaoa piper berde eta tipularekin.
  • Txuleta.
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak, eta Tolosako teilak eta zigarretak.
  • Kafea.

 
Contact