Urdaira Sagardotegia
Oraindik ere ez ditugu ezagutzen Euskal Herriko sagarrondoaren zein sagardoaren jatorria finkatzeko beharrezkoak diren datuak. Alabaina, gauza jakina da mende ugaritan sagardoa izan dela Euskal Herriko edaririk garrantzitsuena.
Sagarrondoa gure lurraldera nola iritsi zen azaltzen duten askotariko teoriak daude: batzuen aburuz, Afrikatik ekarri zuten; beste batzuek, berriz, ekialdeko lur urrunetatik hegaztiek egindako migrazioaren ondoriozkoa dela uste dute; eta bada esaten duenik, nahiz eta sagarrondoa jatorriz Euskal Herrikoa ez izan, behinola lur hauetara ekarri zutela.
Sagarretik dator sagardoa. Batzuen ustez, arabiarrek ekarri zuten sagardoa; beste teoria batzuen arabera, berriz, euskaldunek erromatarrei ikasi zieten nola egin sagardoa.